29 urte bete ditugu

2020/02/11, Alfonso Arana Marquina

Orain dela 29 urte, 1991ko otsailaren 11n, Nafarroako Gizakia Proiektuaren harrera zentroa inauguratu genuen Oblatas eraikinean, Iruñean.

1991ko otsailaren 11n, proiektuaren beste bi zentro hasi ziren lanean: Burgoskoa eta Jérezekoa.

Otsailaren 11n, baina sei urte geroago, ofizialki jakinarazi genuen Suspertu programa ireki zela, gazte eta nerabeei eta haien gurasoei zerbitzua emateko prebentzio-programa.

Urtebete geroago, 1998an, Aldatu inauguratu genuen, arreta anbulatorioko zentroa, eta ez dut ahaztu nahi 2007an Tuterako Drogamenpekoei Laguntzeko Elkartea Tuterako Gizakia Helburu proiektua izatera pasatu zela.

Milaka dira ia hogeita hamar urte hauetan zehar gure laguntzan eta arretan konfiantza izan duten pertsonak. 2019an ia mila pertsonari eman diegu arreta zentro anbulatorioan (lehenago baino % 30 gehiago).

Eskerrak eman nahi dizkizuegu Nafarroako Gizakia Helburu proiektua eta Iruñean, Lizarran eta Tuteran ditugun programak (Gizakia Helburu, Aldatu eta Suspertu) gaur egun direna izateko laguntza eman duzuen pertsona guztiei.

Eskerrak eman nahi dizkizuegu langileei eta boluntarioei zuen eskuzabaltasunagatik, konpromisoagatik eta elkartasunagatik, betiere etengabean zuen gaitasunak hobetzen saiatu baitzarete duzuen hoberena ema nahian.

Familiei eta eta erabiltzaileei ere eskerrak eman beharrean gara, gure zerbitzuetan jarritako konfiantzagatik eta beren bizitzak aldatzeko eta hobetzeko duten borondateagatik.

Pertsona eta enpresa laguntzaileei, erakunde publikoei, unibertsitateei eta abarri, eta gizarteari, oro har, eskerrak ematen dizkiegu ia hogeita hamar urte hauetan sentitu eta jaso baitutu haien babesa.

Eskerrik asko boluntario gisara Fundazioko patroi lana egin duzuenoi, eskerrik asko zuen jardunbide onagatik.

Eta aukera honetaz baliatu nahi dut eskerrak emateko José María Jiménez Nespereirari, Fundazioko patrono eta lehendakari izan den urte guztiengatik. Mila esker Jose Mari.

Orobat, jakinarazi nahi dizuegu José Antonio Arrietak bere gain hartu duela, 2020ko urtarrilaren 13az geroztik, Nafarroako Gizakia Helburu proiektuaren fundazioaren Patronatuaren Lehendakaritza.

20. urteurren honetan, ospatzeko arrazoiak ditugu Nafarroako Gizakia Helburu proiektua osatzen dugun guztiok. Jarrai dezagun lanean gure zereginaren helburu diren pertsonengan jarrita begirada. Gure zentro guztietan, berotasuna, pertsonen gaitasunekiko konfiantza eta gure arretaren eta dokumentu-erregistroaren kalitatea izan daitezela gure ezaugarri nagusiak.

Besarkada ezin beroago bana

Entitate laguntzaileak

Gobierno de Navarra Proyecto insola Fondo social europeo Innova social
NextGenerationEU Ministerio de Sanidad Plan de recuperación, transformación y resiliencia Secretaría del estado de sanidad

Aintzatespenak

Re-concilia Fundación lealtad Sello de calidadRecio excelente Reconocimiento “Empresa saludable” otorgado por Mutua Navarra

Honako hauetako kide gara:

Asociacion Proyecto Hombre

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para gestionar tu visita en la página, para recoger información sobre tu navegación y mejorar nuestros servicios y el funcionamiento de la página web. En cualquier caso, entre otros derechos siempre podrá cambiar su decisión y oponerse al tratamiento. Consulte los derechos que le asisten y la política completa aquí.

ACEPTAR DENEGAR