2023/08/01
Pertsonen salerosketa: substantzien kontsumoek itotako garrasia (Iritzi artikulua)
Uztailaren 30a udako usaina dakar. Baita, bizi berri dugun nostalgiaz beteriko Sanferminen oroitza ere. Bien bitartean, oporrak amaitzen dituzten familiak eta hainbat espero zuten atsedenerako bideari ekin diotenek elkarrekin gurutzatzen dira. Horrek guztiak, jai-giroan eta itsas brisan murgilduz, Nazio Batuen Erakundeak (NBE) Pertsonen Salerosketaren Aurkako Nazioarteko Eguna izendatu duen egun honetako errealitatetik oso urrun uzten gaituelarik.








