Emauseko Trapuketariek eta Nafarroako Gizakia Helburuk lankidetza hitzarmena sinatu dute prestakuntza eta sentsibilizaziorako
Emauseko Trapuketariak Fundazioak eta Nafarroako Gizakia Helburu Fundazioak hitzarmen bat sinatu dute kontsumoen arazoei buruzko prestakuntza eta sentsibilizazioa sustatzeko. Akordio horren bidez, Gizakia Helburuk prestakuntza-tailerrak eta sentsibilizazio-ekintzak eskainiko ditu Trapuketarietan, alkoholaren eta beste droga batzuen kontsumoak sor ditzakeen arazoei aurre egiteko.
Akordioaren helburua da Trapuketarien eremuan osasunaren sustapenean lan egitea, eta espazio osasungarriak bultzatzea, leku segurua eta osasuntsua izango dena, kontsumorik gabea, eta hori funtsezkoa da osasun pertsonalerako, harreman-girorako eta ezbehar-tasarako, besteak beste.