José Mari Goyena Barandalla hil da
Joan den abuztuaren 13an Jose Mari Goyena Barandalla hil zen. Hainbat urtez gure Fundazioko kide izan zen, eta mendekotasun-problemak dituzten pertsonen aldeko konpromisoa hartu eta lan egin zuen, bai eta irribarrerik eta sentsibilitaterik hoberena eskaini ere. Jose Marik bere bizitzan egoteko modu hori oparitu zion fundazioari: zentzuduna, errealista, arduratsua, zintzoa, konpromisok bete zalea. Gauzei luzaz begiratuz, problemei aurrea hartu eta gure ametsetara eraman gintuen etorkizuna aurreikusiz.
Eskerrik asko zure konpromisoagatik! Eskerrik asko zure bizitzagatik!
Goian bego.
(Argazkian nabarmenduta, gure Fundazioaren 20. urteurrenean egin zitzaion errekonozimenduan)