Pertsonen salerosketa: substantzien kontsumoek itotako garrasia (Iritzi artikulua)

2023/08/01

Itxaron, zer demontre da pertsonen salerosketaren kontua? Uda erdian, eskuoihala eta eguzkitakoa alde batera utzita, ez dago soberan honi buruzko azalpen txiki bat, minutu batzuk eskaini ahal izateko. Lehenik eta behin, honako gaia urrunekoa eta zaharra jo gaitzake, ala pertsona beltzen esklabotasuna izango da burura datorkigun lehen gauza. Bigarrenik, iragan eszenak izatetik urrun, duela hamar urte NBEk errealitate gordin eta hurbil xamar honi esleitu zion honako eguna. Honen inguruan, datuen arabera, salerosketaren biktimen erdia adingabeak dira eta pertsonen bi heren emakumeak dira, horietatik %80ak sexu-esplotazioa jasaten dutelarik. Hona hemen irekitzen dugun meloi handia: prostituzioa.

Azken urteotan, prostituzioari buruzko eztabaida gorantz doa. Hauxe ez da gai atsegina eta, gainera, epaiketa zama handia dakar. Horrela, mundu guztiak honi buruzko ahotsa eta irudia duela dirudi, protagonistek izan ezik, noski. Alde batetik, guztioi zeharkatzen gaituzten etiketaz eta aurreiritziez jositako ikuspuntua ematen dugu. Bestetik, emakumeari zuzendutako iritzia, nola ez, eta bere lana zenbaterainoko duintasuna duen edo ez adieraziz. Hori dela eta, gizarte-arazo guztiekin bezala, horri buruzko egitura-ikuspegia behar dugu, agian epaia bidezkoagoa egin ahal izateko.

Beraz, komenigarria litzateke “lanbide zaharrena” izenekoaren egiturazko ezaugarriak eta baldintzak kontutan hartzea. Besteak beste, atzerritartasun lege ez-eraginkorrak, transfobia edo lan feminizatuen prekarietatea. Guzti hauek gizarte-erantzukizun handiko baldintzak, kondizio horietan bizi diren emakumeak ekonomikoki jasangarriagoak diren aukerak bilatzera bultzatzen dituztenak, biziraupen hutsagatik. Hauen artean, noski, prostituzioa. Horri gehitu behar zaizkio ezarritako kriminalizazio-politikak, emakumeak zuzenean zigortzen dituztenak, eta, gainera, arrisku, bazterketa eta indarkeria egoera handiagoetara erbesteratzen dituztenak.

Bestalde, kontuan hartu behar da begien bistakoa den genero desberdintasuna. Eta gizarte arau horrek berak ezartzen dituen oinarriak sexu-harremanen modus operandiari eragiten diotelarik. Aldiz, emakumearen desira eta sexualitateak ez dute oraindik bere kabuz baliozkotzerik izaten, gizonaren bitartez edo honen baimenaz ez bada. Oinarrizko gizarte egoera horrekin, ez da zaila imajinatzea gorputza entregatzeagatik emakumeek ordaintzen duten prezioa altua dela. Hortxe bertan sartzen dira alkohola eta beste droga batzuk. Izan ere, azken hauek, emozio desatseginetatik ihes egiteko bide erraza eskaintzen digute beti, disoziazioa errazteko edo aurrera egin eta jasateko modu gisa. Psikofarmakoak ere bai, anestesiatzeko eta atseden hartzeko aukera ematen dutenak. Emakume izanda, hauen kontsumoa geroz eta nabarmenagoa den gizartean, nola ez dute erabiliko biolentzia handiagoa jasotzen dutenek, farmakoen efektuak beren bizitzaren mantentzerako beharrezko bihurtuz. Horrela, elixir preziatua eskaintzen digu guzti honek, pertsonen salerosketaren makineria mantendu eta martxan jartzen duena guztiz. Aldi berean, emakume horiek, askotan, arriskuan egoten dira mendekotasun-arazo bat garatzeko bidean.  

Orain arteko guztia gutxi balitz, garrantzitsua da nabarmentzea estigmak zeregin suntsitzailea duela bere nortasunean, edozein motatako laguntza eskatzetik edota jasotzetik urrunduz. Are gehiago, haien gainean estigma handiagoa dago;  “adizio arazoak” ezartzen duenaz gain, ezin dugu ahaztu emakume hauek jasaten duten estigma nagusia: puta izatearen epaia. Horrek dakarren gizartetik jasotako epaiketa handiak, biktimak direnak baztertu eta ikusezin bihurtzen ditu. Gainera, ezin dugu ahaztu kontsumoak, gehienetan, sufritzen dituzten egoerei aurre egiten laguntzen diela, eta horrek intentzio hoberenekoarekin doan kontsumoa uzteko edozein proposamena bertan behera uzten duela. Horrela, itota geratzen da, gehienetan kontsumoen bidez, inork entzuten ez duen baina denek epai ahal duten emakumeen garrasia.

Errealitate horren beste aldean, sexu-lana badago, zerbitzu honen eskaera bat dagoelako da. Eta horretan ez dago ardura emakumeengan, gizonengan baizik. Hauxe lehen aipatutako gizarteko harreman-arauetan sartzen badugu, kluben eta pisuen erabileraren permisioa eta normalizazioa ulertuko ditugu, lasaitu ederra hartzeko bidea bezala edo plazera botere-posizio batetik bilatzeko. Egoera horretan, alkohola eta beste droga batzuk agertzen dira berriro. Bai bertaratzeko tresna deshinibidatzaile gisa, bai gizakiaren neurrigabeko beste plazer baten gehigarri gisa. Hor agertzen dira mendekotasun-arazoak dituzten adizio zentroetako bezeroak, asko joaten baitira klubetara edo pisuetara.

Azkenik, premia larria dago gizartearen eta profesionalen kontzientziazioari dagokionez. Horretarako, ezinbestekoa da generoaren ikuspegitik lan egitea, baita gizarte-talde horiekin lan egiten dugun erakundeon arteko koordinazioa bermatzea ere. Gainera, garrantzitsua iruditzen zaigu prostituzioan aritzen diren emakumeen errealitate desberdinak ikusaraztea, esparru zabalago eta bidezkoago bat eskainiz honi buruz. Horrela bada, laguntzen duten erakundeekin sarean lan eginez, eta aipatutako baldintzak kontutan hartuz, gure helburua bazterketa-egoeran dauden emakume horiei behar dituzten tratamenduak eskuratzeko aukera ematea da.

Beraz, guztion artean, has gaitezen bai gogoeta bai ulermena bultatzen nahiz epaiketa murrizteko espazioak eratzen. Dagoeneko munduan, laguntza eskatzea zailagoa duten pertsonek behintzat, errazago izan dezaketen.

Andrea Carrillo Juanbeltz

Aldatu programeko psicóloga , Nafarroako Gizakia Helburu Fundazioa

 

*2023ko uztailarien 30an Berria egunkarian argitaratuko artikulua

Entitate laguntzaileak

Gobierno de Navarra Proyecto insola Fondo social europeo Innova social
NextGenerationEU Ministerio de Sanidad Plan de recuperación, transformación y resiliencia Secretaría del estado de sanidad

Aintzatespenak

Re-concilia Fundación lealtad Sello de calidadRecio excelente Reconocimiento “Empresa saludable” otorgado por Mutua Navarra

Honako hauetako kide gara:

Asociacion Proyecto Hombre

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para gestionar tu visita en la página, para recoger información sobre tu navegación y mejorar nuestros servicios y el funcionamiento de la página web. En cualquier caso, entre otros derechos siempre podrá cambiar su decisión y oponerse al tratamiento. Consulte los derechos que le asisten y la política completa aquí.

ACEPTAR DENEGAR