Enpresentzako laguntza

Nafarroako Gizakia Helburu Fundazioak zerbitzu bat eskaintzen die enpresei eta lantokiei lan-esparruan alkoholaren eta bestelako drogen kontsumoa prebenitzeko eta hari heltzeko. Lankidetza hori lankidetza-hitzarmenen bidez burutzen da eta, horiei esker, enpresek modu eraginkorragoan esku hartzen ahal dute alkoholaren eta bestelako drogen kontsumoaren arloan, eta, bide batez, Gizarte Erantzukizun Korporatiboa gauzatzen dute gizarte-ekintzako erakunde batekin batera.
Alkohola eta beste droga batzuk kontsumitzeak ondorio garrantzitsuak ditu lan-arloan, eta, askotan, langileen osasuna eta segurtasuna arriskuan jartzen ahal ditu, baita enpresaren produktibitatea ere (laneko istripuak, eritasun-bajak, zehapen-espedienteak eta absentismoa, eta abar). Horregatik, behin eta berriz aipatzen da komenigarria dela enpresetan drogen kontsumoa prebenitzeko eta hari heltzeko planak sustatzea, ukitutako alderdi guztientzat onurak ekartzeko asmoz.
Mendekotasunaren tratamenduaren ikuspegitik, gure esperientziak erakutsi digu, halaber, ezen, arazo hori duten lagunek lanari eusteko edo lanera bueltatzeko itxaropena izaten badute eta enpresaren babesa ere badute, esku-hartzearen pronostikoa nabarmen hobea dela.
Lan-arloko Esku-hartzeko Planak modu bateratu eta adostuan diseinatu behar dituzte enpresako ordezkariek eta langileen ordezkariek, teknikariek koordinatuta eta, ukitutako langileei dagokionez, konfidentzialtasuna eta borondatezkotasuna bermatuz.
Testuinguru horretan, Nafarroako Gizakia Helburu Fundazioak honako ekintza hauek gauzatzeko aukera eskaintzen die enpresei eta erakundeei:
- Alkoholaren eta drogen inguruan enpresa-akordio bat gauzatzeko eta hura lan-arriskuen prebentziorako planean sartzeko aholkularitza.
- Prebentzioa eta sentsibilizazioa sustatzeko ekintzak egitea.
- Enpresako eragile giltzarri batzuei prestakuntza ematea, besteak beste, honako gai hauetan:
- Langileek drogak neurriz kanpo hartzearekin edo haiekiko mendekotasuna izatearekin lotutako arazoak hautematea.
- Ukitutako pertsonekin nola lan egin, arazoak onartu eta tratamendua egiteko motibazioa izan dezaten.
- Espezializatutako baliabideak erabiltzera bideratzea, tratamenduarekiko kolaborazioa, eta, hala badagokio, ukitutako pertsona bere lanpostuan berriz hasteko sustatze-neurriak. Ukitutako
- Ukitutako langilea bere abusu- edo mendekotasun-arazorako tratamenduan berehala hastea eta arazo horri modu trinkoan heltzea