zer eman, hura jasotzen dugu"
Louise L. Hay
Izan babesle
Izan zaitez Nafarroako Gizakia Helburu Proiektuaren fundazioaren MEZENAS!
Guk sinesten dugu laguntza behar duten pertsona hauengan! Zuk ere sinesten baduzu, lagun iezaguzu haiei laguntzen. Zure laguntzari esker, pertsona hauek beste aukera bat izanen dute beren bizitzan.
Gure entitateak, 2018ko urriaren 29tik, mezenasgo sozialaren egiaztagiria du. Hori dela-eta, onura interesgarriak izaten ditu gure fundazioari dirua ematen dionak. MEZENASGO SOZIALERAKO ZERGA-PIZGARRIAK:
Enpresek, Sozietateen gaineko zergan, eta gure entitateari dirua ematen dioten subjektu pasiboek zerga-onura hauek izanen dituzte: zerga-oinarria finkatzerakoan, emandako diru kopurua kenkaritzat hartuko da, eta, gainera, zergaren kuota likidoaren % 20ko kenkaria izateko eskubidea izanen dute.
Fundación Lealtad izenekoaren egiaztagiria dugu. Horrek esan nahi du zorrotz betetzen ditugula Gardentasunaren eta jardunbide egokien 9 printzipioak betetzen ditugula. Gure kontuak argi eta garbi daude. Horregatik eskatzen dizkizugu datu pertsonalak eta NANa.
Kreditu-txartelarekin egin dezakezu donazioa, edo Nafarroako Gizakia Helburu Proiektuaren Fundazioaren kontu zenbaki hauetako batera transferentzia eginez:
- Caixa: ES24-2100-9161-43-2200039114
- Caja rural de Navarra: ES56-3008-0001-1107-0022-3126
- Laboral Kutxa: ES09-3035-0058-3605-8003-5805
Mesedez, bete ezazu inprimaki hau, eta guk helbideratuko dizugu ordainketa. Edonoiz aldatzen ahalko duzu kopurua.
Harremanetarako: 948291865 / administracion@proyectohombrenavarra.org