Jarduerak
Komunitate Terapeutikoan tratamendu intentsiboa ematen du: osasun arreta indibidualizatua, arreta psikologiko indibidualizatua eta taldekakoa, prestakuntzako jarduerak, aisialdiko jarduerak eta okupazionalak, harreman soziofamiliarrak sustatzekoak, eta eguneroko lanen gainbegiratzea eta haietarako laguntza.
Komunitate Terapeutikoak tratamendu mota bat baino gehiago eskaintzen ditu, egonaldiaren iraupena desberdina dutenak. Ohikoena bederatzi hilabetetik hamabira bitartekoa izaten da, baina badira laburragoak ere, pertsona bakoitzaren ezaugarrien eta beharren arabera. Tratamenduak fase hauek ditu:
1. fasea: Abiapuntua eta Motibazioa
2. fasea: Sakontzea
3. fasea: Gizarteratzea
Komunitatean denbora pasa ahala, handituz doa kanpoarekiko eta norberaren ingurunearekiko kontaktua. 1. fasean, gehienbat, komunitatearekiko egokitzapena lantzen da, baita tratamendua egiteko motibazioa ere. 2. fasea eta 3.aren hasiera introspektiboagoa da, eta, batik bat, baliabide pertsonalak lantzen dira. 3. fasearen muina gizartean egoki txertatzeko bideak erraztea da.