Proiektu Morea

Proiektu Morea

Ampliar Foto

Espazio hori "Innova Social" delakoaren lankidetzari esker sortu da, proiektu honen barruan: genero-ikuspegia txertatzea Adikzioen tratamenduan NGHF.

Sortzen ari den espazio bat da, eta bertan parte har dezakezu, nahi baduzu. Orriaren amaieran, zure ekarpenak uzteko galdetegi bat duzu. Mila esker!

 

Izaten dute emakumeek adikzio problemarik?
Adikzioak eredu maskulino batekin lotu dira. Hala ere, generoa zeharkako ardatza da, eta adikzioen problemari ere eragiten dio. Horrela, genero-rolek eta -estereotipoek "emakume drogazalearen" irudi estigmatizatu bat eraikitzen laguntzen dute. Bi aldiz baztertua da, rol femenino klasikoekin kontrajartzen delako, eta legez kontrako jarduerekin duen loturagatik. Beraz, ez da kasualitatea emakumeen tratamendu-eskaera % 15-20koa izatea, eta gizonena, berriz, % 80-85ekoa.

Zergatik emakumeentzako tratamendua?
Emakumeen kontsumo-eredua eta gizonena desberdinak dira. Era berean, problema honi lotutako jokabideak eta adikzioaren ondorioak espezifikoak dira. Hala ere, emakumeek tratamenduetara sartzen ez badira, agian behar dutena eskaintzen ez zaielako izan liteke. Problematika desbedina izanik, tratamendu diferentziala eskaini behar diegu. Horretarako, esku hartzeko hainbat ikuspegi sortu dira, eta haien hitza berreskuratu nahian, eta muin-muinean jarriz emakumeek adikzioei dagokienez dituzten arrazoiak eta sentimenduak.

Zer eskaintzen dugu Gizakia Helburu proiektuan?
Emakumeen beharrak asetzeko, Gizakia Helburu proiektuak emakumeentzako esku-hartze espezifikoak diseinatu ditu bere tratamenduetako bakoitzean. Batetik, gaian aditua den talde baten laguntzarekin ari gara, adikzioei generoko ikuspegitik heltzeko. Bestetik, arreta indibidual eta taldekakoa eskaintzen dugu, baina adikzioetan generoak dituen berezitasunak aintzat hartuz.




Estamos pensando en crear un apartado de “preguntas frecuentes” ¿Qué pregunta buscarías tú? Déjanos la pregunta que te gustaría consultar.


Laguntza behar duzu?





Entitate laguntzaileak

Gobierno de Navarra Proyecto insola Fondo social europeo Innova social
NextGenerationEU Ministerio de Sanidad Plan de recuperación, transformación y resiliencia Secretaría del estado de sanidad

Aintzatespenak

Re-concilia Fundación lealtad Sello de calidadRecio excelente Reconocimiento “Empresa saludable” otorgado por Mutua Navarra

Honako hauetako kide gara:

Asociacion Proyecto Hombre

Este sitio web utiliza cookies propias y de terceros para gestionar tu visita en la página, para recoger información sobre tu navegación y mejorar nuestros servicios y el funcionamiento de la página web. En cualquier caso, entre otros derechos siempre podrá cambiar su decisión y oponerse al tratamiento. Consulte los derechos que le asisten y la política completa aquí.

ACEPTAR DENEGAR