Zalantzarik bai?
-
Zer jende mota aurkituko dut GH proiektuan?
Adikzio-problemek era guztietako pertsonei eragin diezaiekete: edozein genero, enplegu edo egoera ekonomiko duen jendea dago. Uste duzuna baino normalagoa da, faktore askoren ondorioa baita.
-
Substantzia batzuetarako tratamendu esklusiboa da?
Legez kanpoko drogak, botikak eta alkohola kontsumitzearen ondoriozko problemak dituzten pertsonei laguntzen diegu, baita beste mendekotasun batzuek dituztenei ere: jokoa, apustuak, bideojokoak. - Ba al dago amarik tratamenduan?
Jakina, haien beharretara egokitzen saiatzen gara, ulertzen dugu zuretzat lehentasuna dela seme-alabekiko harremana eta komunikazioa, eta gure lana komunikazio hori hobetzea eta erraztea da, eta, behar izanez gero, haurrak zaintzeko zerbitzua eskainiko dizugu. Zure errealitatea aztertu eta tratamendua zure beharretara egokituko dugu beti.
- Lagunduko diozue nire inguruneari zer gertatzen ari zaidan ulertzen?
Prozesuan zehar, gure programetan, aldi berean lan eginen dugu zurekin, zure familiarekin, bikotekidearekin… Topaguneak bilatuko ditugu komunikazioa errazteko eta haiek ahalik hobekiena ulertzeko zure prozesua, eta hartan laguntzeko.
- Ulertuko du nire familiak zer gertatzen ari zaidan?
Gure lana hiru hankako aulkia da: emakumea, familia eta ekipo terapeutikoa. Taldearentzat lehentasuna dugu laguntzea eta lan egitea, baita familiarekin lan egitea ere, talde-laguntzaren bidez. Familiek ere beren esperientzia partekatuko dute, eta sostengua eta informazioa emanen dizkiegu ongi uler dezaten zer den mendekotasun-arazo bat.
- Zer gertatuko da nire seme-alaben zaintzarekin?
Ez da ezer gertatuko. Ongi egoten lagunduko dizugu, zure seme-alabekin ere ongi egon ahal izateko. Behar izanez gero, behar diren zerbitzu juridikoekin koordinatuko gara, maila judizialean zuri laguntzeko.
- Nola esanen diot nire familiari?
Zu hasi zure bidea egiten, zeure ekimenez, ez diozu hasieran zertan esan familiari. Pausoz pauso. Eta esan nahi badiezu, horretarako prestatua zaudenean lagunduko dizugu familiari azaltzen.
- Nola helduko diot honi seme-alabak izanik?
Pentsatu seme-alabek ongi ikusi nahi dutela beren ama. Horretarako prest egoten zarenean, ongi prestatuko dugu nola azaldu, nola egin zure seme-alabekin, nola komunikatu, ongi uler dezaten zure egoera. Gai honetan ere, urratsez urrats egin behar da bidea. Onartu dezagun normala dela “batzuetan denari aurre egiteko indarrik ez izatea” edo “beti ongi ez egotea”.
Normalki esan dezagun ez dudala guztiarekin botererik izan behar, eta ez dudala beti ondo egon behar.